viernes, 20 de diciembre de 2013

Zorionak eta Urte Berri on! Felices Fiestas y Feliz Año Nuevo

Gaur ostirala, abenduak 20, azken klase-eguna.
Hoy, viernes 20, último día de clase.

Urtarrilaren 7an, asteartean bueltatuko gara.
Volvemos el Martes 7 de Enero.

Zorionak eta Urte Berri on! ¡Felices Fiestas y Feliz Año Nuevo!

Zenbait orrialdeetarako estekak uzten dizkizuet, opor musikal dibertigarriak pasa ditzazuen. Ondo pasa!
Os dejo unos enlaces a páginas para que paséis unas vacaciones musicales divertidas.¡Pasadlo bien!








jueves, 19 de diciembre de 2013

OLENTZERO 2013!

Olentzoren kalejiretan parte hartze / Participación en las kalejiras del Olentzero


Txistuko ikasleak, ohi den bezala, eskolek eta Trapagarango Udalak Olentzeroren etorrera dela eta antolatu dituzten kelejiretan hartuko dute parte.

Los alumnos/as de Txistu participarán, como ya es tradición, en las kalejiras organizadas por los colegios y el Ayuntamiento de Trapagaran con motivo de la llegada del Olentzero.

Ostiralean, abenduak 20, La Escontrilla eta San Gabriel ikastetxe publikoekin joko dute eta asteartean, abenduak 24, 17’15etik aurrera harrera egingo diote Olentzerori, Arboledatik etorriko baita funikularrean.
Zatozte lagun egitera!

El viernes 20 por la mañana tocarán con los Colegios Públicos de La Escontrilla y San Gabriel, y el Martes 24 a partir de las 17´15 recibirán al Olentzero que bajará de la Arboleda en el Funikular.
¡Os invitamos a acompañarlos!


viernes, 13 de diciembre de 2013

TXOSTEN PEDAGOGIKOAK / INFORMES PEDAGOGICOS

Datorren astean  (abenduaren 16tik 20ra) irakasleek txosten pedagogikoak emango dizkiete lehen hiruhilabeteko ikasleei. Gogoratu abenduaren 18a, asteazkena, gure eskola-egutegian klaserik gabeko eskola-egun gisa agertzen dela, beraz, ikasleek ez dute klaserik izango baina Gabonetako Entzunaldian denok ikusiko zaituztelakoan gaude; gonbidatuta zaudete, etorri zaitezte!


La semana que viene (16 al 20 de Diciembre) los profesores entregarán los informes pedagógicos del primer trimestre a los alumnos.
 Os recordamos que el miércoles 18 está considerado día lectivo sin clases en nuestro calendario escolar, por lo cual los alumnos no tendrán clase pero esperamos veros a todos en la Audición de Navidad; estáis todos invitados, ¡os esperamos!





jueves, 12 de diciembre de 2013

The Pub Ibiltaria V ,Oskorri ,Santo Tomas 2013

Abenduaren,21ean / el 21 de Diciembre

Urtero bezala, Udal Musika Eskolak Oskorri musika taldeak urtean-urtean antolatzen duen kontzertuan hartuko du parte. Oraingoan  saxofoi eta txistuko ikasleak joango dira.
Como todos los años, la Escuela Municipal de Música  participará en el concierto que organiza todos los años el grupo musical Oskorri. 
Esta vez irán alumnos de saxofón y txistu.


GABONETAKO ENTZUNALDIA / AUDICION DE NAVIDAD

 Asteazkena, abenduak 18 / Miércoles 18 de diciembre

 Musika Eskolako ume txikienek (4-6 urte) abestu egingo dute abenduaren 18an 17:30ean La Escontrilla H.I.-ko balio anitzeko aretoan egingo den entzunaldian.
Haien atzetik tresna-taldeek joko dute. 



Los/as niños/as más pequeños de la Escuela de Música (de 4 a 6 años) cantarán en la Audición que se celebrará el 18 de diciembre a las 17’30h en el Salón de Usos Múltiples del C.P La Escontrilla.
Inmediatamente después actuarán los grupos instrumentales.













martes, 10 de diciembre de 2013

"MUSIKA ESKOLA BATURIKEN SHOPPING JAIAREKIN " / "LA ESCUELA DE MUSICA CON LA SHOPPING JAIA DE BATURIK "


Ostiral honetan, abenduak 13, 19’00etatik aurrera, Musika Eskolako ikasleak herriko kaleetara aterako dira musika jotzera eta Baturik Merkatari Elkarteak antolaturiko ekitaldia animatzera.  
19´00etatik  22´00etara txistuak,  trikitixak eta gitarrek  herriko leku desberdinetan joko dute.  
Animatzen zara eurekin joatera? SHOPPING JAIAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

Este viernes 13 de Diciembre a partir de las 19´00 h., alumnos de la Escuela de Música saldrán a las calles del municipio a tocar y animar con su música el evento organizado por la Asociación de Comerciantes Baturik.
Desde las 19´00 h. y hasta las 22´00 txistus, trikitixas y guitarras   tocarán en diferentes lugares del municipio.
 ¿te animas a acompañarlos? ¡TE ESPERAMOS EN LA SHOPPING JAIA!

viernes, 22 de noviembre de 2013

AZAROAZ 22 STA. ZEZILIA /
22 DE NOVIMIEMBRE STA CECILIA


EGUN ZORIONTSUA GUZTIOI!

¡FELIZ DIA A TODOS!







Gogoratu astelehenean, hilaren 25ean ez dagoela klaserik.
Os recordamos que el Lunes 25 no hay clase.





miércoles, 20 de noviembre de 2013

ARGAZKIAK:GETXOKO KONTZERTU PEDAGOGIKOA (HARIZKO TRESNA). 2013ko azaroaren 19a.
FOTOS: CONCIERTO PEDAGOGICO DE GETXO (INSTRUMENTOS DE CUERDA). 19 de Noviembre de 2013


haz Clik egin





lunes, 18 de noviembre de 2013

NOBEDADEAK BLOGEAN ! / ¡ NOVEDADES EN EL BLOG !


NOBEDADEAK  BLOGEAN ! 

 ¡ NOVEDADES EN EL BLOG !


Musika Eskolako bloga zuengandik hurbil egon dadin nahi dugu, hots, ikasle, guraso eta gure jardueraz jakin nahi duen ororengandik hurbil.

Horretarako, kontua erantsi dugu  Facebook eta Twiter-en, non estekatuko baititugu blogeko sarrerak eta interesgarria iruditzen zaigun albisteren bat. Blogaren eskuineko zutabean ikusiko dituzue estekak. 

Bisita-kontatzailea ere erantsi dugu eta ikasleentzat erabilgarri izan daitezkeen beste aplikazio batzuk ere bai: metronomoa,  tresna birtualak, etabar.

Bisitatzera, erabiltzera eta hobetzen lagunduko digutela uste dituzuen iruzkinak bidaltzera animatzen zaituztegu.


Queremos que el blog de la Escuela de Música esté cerca de todos vosotros:alumnos, padres, madres y todo el que quiera saber sobre nuestras actividades.

Por eso hemos añadido cuenta en Facebook y Twiter, donde enlazaremos las entradas del blog y alguna noticia que consideremos de interés.En la columna derecha del blog veréis los enlaces.

También hemos añadido contador de visitas,y otras aplicaciones que creemos que pueden ser útiles a los alumnos: metrónomo,instrumentos virtuales, etc....

Os animamos a visitarlo, utilizarlo y enviarnos los comentarios que creáis que pueden ayudarnos a mejorar.

viernes, 15 de noviembre de 2013

KONTZERTU DIDAKTIKOA  GETXOKO MUSIKA ESKOLAN /CONCIERTO DIDACTICO EN LA ESCUELA DE MUSICA DE GETXO
 
Asteartean, azaroak 19, Musika hizkuntzako ikasle guztiak eta 6 urtekoak eramango ditugu Getxoko Musika Eskolako HARIZKO TRESNEI buruzko kontzertu didaktikora.  
Joan ahal izateko, irakasleak eman dizuen baimena sinatuta ekarri behar duzue.
Musika-Eskolak autobus bat jarriko du ikasleentzat eta lagunduko dieten irakasleentzat. Autobusa Montpellierreko frantziskotarren ikastetxeko geltokitik aterako da 17’20an. Gutxi gorabehera 19’15ean bueltatuko gara.

Etorriko zaretelakoan gaude!  Animatu zaitezte denok!
 


 El martes 19 de Noviembre vamos a llevar a todos los alumnos de Lenguaje Musical y a los de 6 años al Concierto Didáctico sobre LOS INSTRUMENTOS DE CUERDA  en la Escuela de Música de Getxo.
Para ir hay que traer firmada la autorización que os ha dado la profesora.
La Escuela de Música pondrá un autobús para los alumnos y profesores acompañantes que saldrá de la parada del Colegio Franciscanas de Montpellier a las 17´20h. Volveremos aproximadamente sobre las 19´15h.

¡Os esperamos!  ¡Animaros todos!

http://plentziamusika.blogspot.com.es/2013/10/harizko-musika-tresnak.html
 
 
http://www.molinfan.com/Sitios/Actividadestic/Inscuerdafro/inscuerda.swf
 
 

 
 
 

jueves, 14 de noviembre de 2013



OSTEGUNEAN, AZAROAK 21, 17:15ean.
JUEVES 21 DE NOVIEMBRE, A LAS 17´15

Parte hartuko duten ikasleen 17´10ean egon beharko dira Olaso Jauregian.  Gurekin parte hartzera eta gozatzera animatzen zaituztegu.
Los alumnos que vayan a participar deberán estar en el Palacio a las 17´10h. Os animamos a que participéis y disfrutéis con nosotros.

Egingo dugun ibilbidea hauxe da /El recorrido que haremos será el siguiente: 
                    KLIK EGIN/HAZ CLICK



 PIXKA BAT GEHIAGO ENTSEA DEZAZUEN....
 PARA QUE ENSAYEIS UN  POCO   MAS ....














XIX. TXISTU KONTZERTUAREN BIDEOA /
XIX. TXISTU KONTZERTUA VIDEO

Durangoko alardea ikusteko ETB  nahieran-en esteka honakoa da:
El enlace de ETB a la carta para ver el alarde de Durango es:

http://www.eitb.tv/es/video/txistulari-kontzertuak-txistulari-kontzertuak/2443450995001/2824893747001/xix-txistu-kontzertua-durango/

Zein ondo ikusten diren gure ikasleak eta irakaslea. Lau dira. Ikusten al dituzue?
¡Qué bien se ve a nuestros alumnos y profe! son cuatro,¿los véis?

sábado, 9 de noviembre de 2013

MUSIKALEAN 2013/ SANTA ZEZILIA


17´15  KALEJIRA MUSIKALEAN 2013

Santa Zezilia ospatzeko jai giroa sortzeko asmoz, E.H.M.E.k, Euskal Herriko Musika Eskolen  elkateak, dei egiten die elkarte horretako musika eskola guztei kalera atera daitezen musika jotzera.
Trapagarango Musika Eskolak bat egiten du ospakizun honekin eta azaroaren 21ean 17´15ean txistu, trikitixa eta musika hizkuntzako ikasleek herriko kaleetara aterako dira jotzera eta kantatzera.

Con motivo de Sta. Cecilia la asociación de Escuelas de Música del País Vasco, E.H.M.E., con el fin de crear un ambiente festivo, llama a todas las escuelas asociadas a salir a la calle a tocar.
La Escuela de Música de Trapagaran se une a esta celebración y el próximo 21 de noviembre a las 17´15h. alumnos de txistu, trikitixa y lenguaje musical saldrán a tocar y cantar por las calles del municipio.

19´30  IKASLEEN ENTZUNALDIA/ AUDICION DE ALUMNOS

Ospakizunaren ondoren ikasleek kontzertu bat emango dute 19´30ean Musika-Eskolako entzunaretoan, eta diplomak banatuko zaizkie Musika Eskolako 2.maila gainditu duten ikasleei.  
Denok zaudete gonbidatuta.

La celebración continuará con un concierto de alumnos a las 19´30h. en el Auditorio de la Escuela de Música, en el que se hará entrega de diplomas a los alumnos que han superado el Nivel 2 de Escuela de Música. 
Estáis todos invitados.

viernes, 8 de noviembre de 2013


XIX. TXISTU KONTZERTUA. ETB1




Larunbat honetan, azaroak , 22’30ean, ETB 1ean, XIX. Durangoko Txistu Kontzertua emango dute.
Ikustera animatzen zaituztegu, txistuko ikasleek eta irakasleak parte hartzen baitute.
 
 
Este sábado día 9 a las 22´30 horas en ETB 1 emitirán el XIX. Txistu Kontzertua de Durango.
Os animamos a verlo ya que participaron alumnos y la profesora de txistu.

miércoles, 23 de octubre de 2013

XIX. TXISTU KONTZERTUA


Larunbatean, urriak 26, txistuko ikasle nagusiek, aurreko urteetan bezala, Durangoko XIX. Txistu Kontzertuan hartuko dute parte.

El sábado 26 de octubre los alumnos mayores  de txistu participarán como años anteriores en el XIX. Txistu Kontzertua de Durango.

EGITARAUA /PROGRAMA:  Deskargatu/Descargar

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Silboberriren web orrian /   Si queréis más información, visitad la página web de silboberri:    http://www.silboberri.org/

martes, 24 de septiembre de 2013


UDAL MUSIKA ESKOLA BULETINA. 2013-2014 IKASTURTEA

2013/2014 ikasturteko Musika Eskolako Buletina uzten dizuegu deskarga dezazuen. Buletinean eskola-egutegia, irakasgaien ordutegiak, entzunaldien datak, tutoretzak eta abar agertzen dira.

                         Musika Eskolako Buletina deskargatu.

 BOLETIN DE LA ESCUELA MUNICIPAL DE MUSICA.CURSO 2013-2014.

Os dejamos para descargar el Boletin de la Escuela de Música del curso 2013/2014  que incluye el calendario escolar,horarios de asignaturas,fechas de audiciones, tutorías, etc..

Descargar el Boletin de la Escuela de Música

viernes, 20 de septiembre de 2013

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEENTZAT/
PARA ALUMN@S DE LA ESCUELA DE MUSICA:

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 2013-2014KO ABONO-DENBORALDIA.
8 KONTZERTU EUSKALDUNA JAUREGIAN=40€ INTERESATZEN BAZAIZU ZURE IRAKASLEARI ESAN URRIAREN 10A BAINO LEHEN.

TEMPORADA DE ABONO DE LA ORQUESTA SINFONICA DE BILBAO 2013-2014
8 CONCIERTOS EN EL PALACIO EUSKALDUNA=40€
SI TE INTERESA, DISELO A TU PROFESOR/A ANTES DEL 10 DE OCTUBRE

viernes, 13 de septiembre de 2013

COMENZAMOS EL CURSO 
2013/2014 IKASTURTEA HASTERA GOAZ!



Blogaren azken sarreran esan genizuen bezala, klaseak ostiralean, irailaren 13an hasiko ditugu. Ikasle berriek aste bete beranduago hasiko dira.
Como  os dijimos en la ultima entrada del blog, empezamos las clases lectivas el viernes 13 de septiembre.Los nuevos alumnos comenzarán una semana más tarde.

Ongi etorria eman nahi diegu Eskolara datozen ikasle guztiei, eta gurekin ikasturte askotan gozatzea eta ikastea espero dugu.
Damos la bienvenida a todos los alumnos que se incorporan a la Escuela, esperamos que disfruten y aprendan con nosotros muchos cursos...


Ohartzen bazarete blogaren formatoa aldatu dugu, orain esekitzen ari garen argaki guztiak ikasturteka ordenatuta daude blogaren goi aldean, orrialde berri bezala.  Uste dugu horrela txukunago geratzen dela: igotzeke zeuden ekaineko argazki batzuk ere sartu ditugu. Iradokizunik badaukazue edo ez badituzue ongi ikusten, zuen iruzkinak utzi ditzakezu.
Si os fijáis hemos cambiado el formato del blog, ahora todas las fotos que vamos colgando están ordenadas por cursos en la parte superior del blog como página nueva.Creemos que así está más ordenado; hemos añadido algunas de junio que faltaban de subir.Si tenéis alguna sugerencia o no las veis bien podéis dejar un comentario.




viernes, 21 de junio de 2013

 AMAITU DA  2012/2013 IKASTURTEA!
 
Txosten pedagogikoen banaketarekin amaitu dugu  2012/2013 ikasturtea.

Aste trinkoa izan da: entzunaldiekin, herriko jardueretan parte-hartzeekin, probekin, txosten-banaketekin… Guztiok (ikasleak, irakasleak, gurasoak) merezi ditugu oporrak irailean energia berriztatuarekin itzultzeko eta “nota” asko emateko.


Eskerrak eman nahi dizkiegu hilabete honetako eskolaz kanpoko honako jardueretan parte hartu duten Eskolako ikasleei eta irakasleei:
Trapagarango “yogurtxoen” 50. urteurreneko ospakizunean jo zuten txistulari eta trikitilariei.
Uriosteko San Bernabe jaietako kalejiran parte hartu zuten txistulariei.
Trapagarango Eskubaloi Taldearen 50. urteurrenean jo zuten txistulari, trikitilari eta orkestrari.

Eskolako iragarki-oholean (beheko solairuan) daude argitaratuta 2013/2014 ikasturteko 1. maila eta  2. mailako taldeen ordutegia.
Irailaren 12an izango da ikasturte berriaren aurkezpena eta tresnako ordutegiak banatuko dira. Klaseak  irailaren 13an, ostiralean, hasiko ditugu.

IRAILEAN IKUSIKO DUGU ELKAR !




¡SE TERMINÓ EL CURSO 2012/2013!

Con la entrega de los informes pedagógicos cerramos el curso 2012/2013.

Ha sido una semana intensa con audiciones, participación en actividades del pueblo,pruebas, entrega de informes.... todos (alumnos, profesores, padres) nos merecemos unas vacaciones para volver en septiembre con energía renovada para dar muchas "notas".

Queremos agradecer a los alumnos y profesores de la Escuela que han participado en las siguientes actividades extraescolares este mes:
Txistus y Trikitixas en la "Fiesta Conmemorativa del 50 Aniversario de l@s Yogurcit@s de Trapagaran"
Txistus en la Kalejira de las fiestas de San Bernabé en Urioste.
Txistus, Trikitixas y la Orquesta en el 50 Aniversario del Club de Balonmano de Trapagaran.

En el tablón de anuncios de la Escuela (en la planta baja) están publicados los horarios de los grupos de Nivel 1 y Nivel 2 del próximo curso 2013/2014.
El 12 de Septiembre será la presentación del nuevo curso con la entrega de horarios de instrumento y el viernes 13 comenzaremos las clases lectivas.

¡NOS VEMOS EN SEPTIEMBRE!


martes, 11 de junio de 2013

2012/2013 IKASTURTE AMAIERAKO OHARRAK
AVISOS FINAL CURSO 2012/2013

AZKEN KLASE-EGUNA/ÚLTIMO DÍA DE CLASES

OSTIRALA, ekainak 14.VIERNES 14 de junio


ENTZUNALDIAK / AUDICIONES:

14,Ostirala: 18´00 Flauta eta Biolontxeloa (Erakusketa Aretoa)

17, Astelehena: 17´30 Kitarra (Auditorioa); 19´00 Pianoa (Auditorioa)

18, Asteartea: 18´30  Instrumental Taldea (Erakusketa Aretoa)

19, Asteazkena: 17´30 Eskusoinua, Trikitixa, Bibolina, Txistu eta Saxofoia (Auditorioa)

Viernes 14: 18´00h. Flauta y Violoncello (Sala de Exposiciones) 

Lunes 17:  17´30h. Guitarra (Auditorio) y  19´00h. Piano (Auditorio)

Martes 18: 18´30h. Conjuntos Instrumentales (Sala de Exposiciones)

Miércoles 19: 17´30h. Acordeón, Trikitixa, Violín, Txistu y Saxofón (Auditorio)


TXOSTEN-BANAKETA /
ENTREGA DE INFORMES:

Ostegunean, ekainak 20  
Irakasle guztiak 12´30etik  14´00etara eta  16´30etik  18´00etara.
Biolontxeloko irakaslea  12´30etik  14´00etara baino ez da egongo.
Flautako irakaslea  16´30etik  18´00etara baino ez da egongo.
Saxofoiko irakaslea  11´00etatik 13´00etara baino ez da egongo.
Pianoko irakasle  Iratxe Andikoetxea  12´30etik  14´00etara baino ez da egongo.
Pianoko irakasle  Amaia Urbaneta  16´30etik 18´00etara baino ez da egongo.

El jueves 20 de Junio 
Todos los profesores de 12´30 a 14´00 h. y de 16´30 a 18´00 h.
La  profesora de Violoncello estará sólo de 12´30 a 14´00 h.
El profesor de Flauta estará sólo de 16´30 a 18´00h.

El profesor de saxofón  estará sólo de 11´00 a 13´00 h.
La profesora de piano Iratxe Andikoetxea estará sólo de 12´30 a 14´00 h.
La profesora de piano Amaia Urbaneta estará sólo 16´30 a 18´00 h.







domingo, 2 de junio de 2013


2013ko Ekaineko Entzunaldiak
Audiciones de Junio 2013


Jueves 6,Osteguna:   17´30
1.Maila eta Tresnako 1. urteko ikasleak (Balio Anitzeko Aretoa "La Escontrilla")
Nivel 1 y 1º Año de Instrumento  (En el Salón Usos Múltiples "La Escontrilla")


jueves, 30 de mayo de 2013

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEENTZAT:

EUSKADIKO ORKESTRA SINKONIKOAREN 2013-2014KO ABONO-DENBORALDIA
10 KONTZERTU EUSKALDUNA JAUREGIAN=39 €
INTERESATZEN BAZAIZU ZURE IRAKASLEARI ESAN EKAINAREN 6A BAINO LEHEN


PARA ALUMN@S DE LA ESCUELA DE MUSICA:
TEMPORADA DE ABONO DE LA ORQUESTA SINFONICA DE EUSKADI 2013-2014
10 CONCIERTOS EN EL PALACIO EUSKALDUNA= 39 €
SI TE INTERESA DISELO A TU PROFESOR/A ANTES DEL 6 DE JUNIO

sábado, 25 de mayo de 2013

ATE IREKIEN JARDUNALDIAK
 JORNADAS DE PUERTAS ABIERTAS

 
Gure Musika Eskola ezagutu nahi baduzu, tresna bat jotzen hasi gura baduzu edo hezkuntza musikal praktikoa hartu nahi baduzu zuretzat edo zure seme-alabentzat (4 urtetik aurrera), zatoz Ate Irekieen Jardunaldietara.
Maiatzaren 28an: 12´30ean edo 13´15ean
Maiatzaren 31n: 17´00etan edo 17´45ean
  
Si estás interesado en conocer nuestra Escuela de Música, comenzar a tocar un instrumento o recibir una educación musical práctica para ti o tus hij@s (desde los 4 años), ven a las Jornadas de Puertas Abiertas.
El 28 de Mayo a las 12´30  o a las 13´15
El 31 de Mayo a las 17´00 o a las 17´45 


MUSIKA ESKOLAKO IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA
MATRICULACION DE NUEVOS ALUMNOS DE LA ESCUELA DE MUSICA

Matrikulazio epea zabalduko dugu ikasle berrientzat maiatzaren 27tik ekainaren 7ra : Musika Eskolan-Olaso Jauregian apuntatu zaitezke, 12:00etatik 14:00etara edo on-line hemen klik eginda: Matrikula-eskatzeko inprimakia

 Abrimos  período de matriculación para nuevos alumnos del 27 de Mayo al 7 de Junio: te puedes apuntar en la Escuela de Música-Palacio Olaso de 12´00 a 14´00, o también online pinchando aquí: Formulario de solicitud matrícula

miércoles, 22 de mayo de 2013

 PIANOAZ BLAI


Larunbatean, maiatzak 18, Musika Eskolako ikasle Marina Urrutia eta Julen Latorrek “PIANOAZ BLAI” Bizkaiko piano-jotzaile gazteen 2. topaketan hartu zuten parte,  euren irakasle  Ainhoa Múgicaren eskutik, 8 urtetik 20ra bitarteko beste ikasle batzurekin batera. Honako musika eskoletakoak ziren parte-hartzaileak:  
 Santurtziko Musika Eskola,Ondarroako Musika, Eskola Berriatuako Musika Eskola,Musikasi,C.E.M. Nerea Bilbao, Leioako Kontserbatorioa, Barakaldoko Kontserbatorioa,Bilboko  Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioa.
Zorionak parte hartzeagatik ! 
  

El sábado 18 de Mayo los alumnos de la escuela de música Marina Urrutia y Julen Latorre de la mano de su profesora Ainhoa Múgica han participado en el 2º Encuentro de Jóvenes Pianista de Bizkaia "PIANOAZ BLAI" junto a alumnos de edades comprendidas entre los 8 y los 20 años de:
Escuela de música de Santurtzi,Escuela de música de Ondarroa,
 Escuela de música de Berriatua, Musikasi,C.E.M. Nerea Bilbao,Conservatoio de Leioa, Conservatorio de Barakaldo,Conservatorio Juan Crisóstomo Arriaga de Bilbao.
¡Enhorabuena por su participación!




 

miércoles, 15 de mayo de 2013


jueves, 9 de mayo de 2013

ARGAZKIAK/FOTOS:

Musika Eskolako ikasleek musika jo zuteneko Trapagarango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko XVIII. Poesia, Kontakizun labur eta Argazki Lehiaketaren argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu esteka hau:


Si queréis ver las fotos de la Entrega de Premios del XVIII Certamen de Poesía, Relato Corto y Fotografía de la E.P.A. Trápaga en la que tocaron alumnos de la Escuela de Música, pinchad en el siguiente enlace:





martes, 7 de mayo de 2013

MUSIKALDIA 2013


Larunbatean, apirilak 27, Oñatin ospatu zen XI. Musikaldia. Bisitatzeko oso herri polita, naiz eta eguraldiak ez zigun lagundu, baina hala eta guztiz ere hori ez zen arazo izan jaialdia burutzeko.  
Argazkietan uzten dizuet nire bizipenak: oso ondo pasatu genuen; leku ederra; antolakuntza oso ona: boluntario ugari zegoen parte-hartzaile guztiei laguntzeko.  Argazkiak
Zorionak  Jose de Azpiazu Musika Eskolakoei antolakuntzagatik.
Zenbait esteka uzten ditut beste eskola batzuren argazki eta bideorekin.
 Diario Vasco-ko bideoa:
EHME-ren web orria Musikaldiari buruzko iruzkinarekin eta bere argazki-sortarako estekarekin.
Bizkargi Musika Eskola, Azkoitia- Dantza

El sábado 27 de Abril se celebró el XI Musikaldi en Oñati.Una localidad preciosa para visitar, fue una pena que el tiempo no acompañara, pero eso no fue impedimento para que la fiesta se celebrara.
Os dejo mi experiencia en fotos: lo pasamos muy bien, el sitio muy bonito, la organización muy buena:  había muchos voluntarios para ayudar a todos los participantes.  Fotos
Felicitaciones a la Escuela de Música Jose de Azpiazu por la organización.
Dejo varios enlaces con fotos y videos de otras escuelas.
 Video del Diario Vasco
Página de EHME con comentario del Musikaldi y enlace a su galería de fotos. 
Bizkargi Musika Eskola, Azkoitia -Danzas

viernes, 3 de mayo de 2013



2013/2014 IKASTURTEKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK:

Musika Eskolako ikaslea bazara, zure irakasleak maiatzaren 6tik 17ra inprimakia emango dizu.
Izena eman nahi baduzu, pasa zaitez Musika Eskolatik maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (12’00etatik 14’00etara).

SE ABRE EL PLAZO DE MATRICULACION PARA EL CURSO 2013/2014:


Si ya eres alumno de la Escuela de Música, tu profesora te entregará el impreso del 6 al 17 DE MAYO.
Si quieres apuntarte, pásate por la Escuela de Música del 27 de Mayo al 7 de  Junio (de 12’00h a 14’00h).

jueves, 25 de abril de 2013

ESKOLAKO KORUEN AZKEN KONTZERTUEN ARGAZKIAK/FOTOS DE LOS ULTIMOS CONCIERTOS DE LOS COROS DE LA ESCUELA

Bermeoko Erroxape koruak eta Trapagarango Emakumeen Elkarteak egin zuten elkartrukearen argazkiak jarri dizkizuegu eta San Fuenteseko Kanta Egunekoak ere bai.  Izugarri gozatu zuten parte-hartzaile guztiek trukatzearekin eta primeran pasatu ere.  Zorionak! 

Os dejamos las fotos del intercambio del Coro Erroxape de Bermeo con el de la Asociación de Mujeres de Trapagaran y las del Kanta Eguna de San Fuentes.Todos los participantes disfrutaron de la experiencia y se lo pasaron muy bien.¡Enhorabuena!

 "EMAKUMEAK KANTARI" ELKARTRUKEA/INTERCAMBIO "EMAKUMEAK KANTARI":
     
   Martxoaren 1eko argazkiak, Bermeoko Santa Eufemia elizan ateratakoak
  Fotos del 1 de Marzo  en la Iglesia Sta. Eufemia de Bermeo:

  

Martxoaren 22ko argazkiak, Trapagarango Jainkoaren Itxuraldaketa elizan   ateratakoak./Fotos del 22 de Marzo  en la Iglesia Transfiguración del Señor de   Trapagaran:


 SAN FUENTESKO 2013KO KANTA EGUNEKO ARGAZKIAK/FOTOS KANTA EGUNA SAN FUENTES 2013: