jueves, 5 de junio de 2014

TRAPAGARANGO MUSIKA ESKOLA OSKORRIREKIN: KIROLDEGIA LEPORAINO!

     
Ostiraleko kontzerturako geneuzkan asmorik eta ilusiorik handienak bete ziren. Dena atera zen ondo, makina bat lan egin eta gero: entseguak, antolaketa, lankidetzak, publikoa…
Orain, guztioi eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, hau guztia egia bihurtzea lortu duzuelako: ikasleei, abestiak prestatu dituztelako jo eta abesteko; parte hartu duten herriko abesbatzei, antolaketan laguntzeko prest agertu ziren amei; OSKORRI taldeari, erraztasun guztiak eman zizkigutelako  dena ondo atera zedin eta kontzertuan erakutsi zigutelako zein musikari handiak diren; eta batez ere, kiroldegia betetzera etorri zen publikoari. Jotzen ari ziren ikasleen gurasoak, aitite-amamak eta lagunak ziren etorritako asko, baina ikasle ohiak ere bazeuden eta Musika Eskolari  babesa emateaz batera OSKORRI talde historikoarekin ondo pasatzera etorri zen jendea.  
                              ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETORTZEAGATIK.
Esteka bat uzten dut egin ditugun argazkiak ikusteko: ARGAZKIAK
 Badakit argazki gehiago ekarriko dizkigutela, hortaz, heltzen zaizkigun heinean joango gara esekitzen. Eskolaren  facebookean kontzertuko bideoren bat  partekatu dut. Orri hau bisitatuz gero ikus dezakezue: Trapagarango Udal Musika Eskola


No hay comentarios:

Publicar un comentario