Maiatzaren 7an,
larunbata, Musika Eskolen Europako XII. Jaialdiaren ospakizunen barruan,
kontzertu bat eskainiko dute aipatu jaialdian parte hartuko dutenetako lau
Musika eskoletako ikasleak,
eta zuek guztiak han egotea espero dugu.
Kontzertua udal kiroldegian izango da 11:30ean.
Bisitatuko
gaituzten taldeak eta Musika Eskolak honakoak dira:
- Bernako (Suiza) Kontserbatorioko Musika Eskolako
haize orkestra.
- Konstanzko (Alemania) Musika Eskolako haize
orkestra.
- Masafretsko (Mataró-Barcelona) Musika Gelako Korua
eta Tresna taldea
- Palagrufellgo (Girona) Musika Eskolako Orkestra
Trapagarango Udal Musika Eskolako orkestra, irakasleak
eta ikasleak parte hartuko dugu gonbidatu guztiekin batera joaz eta abestuaz
bi obra gehi “Ixil ixilik dago” abestia.
Musika Eskolan oso pozik gaude ekitaldi hau dela eta. 150
musikari gazte etorriko dira gurera eta abagune paregabea izango da gure
ikasleen artean musika eta kultura trukatzeko. Jaialdiak agerian jarriko du
Musika Eskoletako ikasle eta irakasleek egiten duten lana eta egun horretan
eurek izango dira protagonistak.
Musikaz bete nahi dugu Trapagaran eta bizipen ahaztezina
izatea bai bisitatuko gaituzten gazteentzat bai gure ikasleentzat.
Zain izango gaituzue maiatzaren 7an!
No hay comentarios:
Publicar un comentario