Joan den ostegunean, azaroak 23, kontzertu erabat bereziarekin ospatu genuen Santa Zezilia eguna. Hasteko, diplomak banatu genituen eta joan den ikasturtean Musika Eskolako 2. maila gainditu zuten ikasleek eskaini ziguten bere emanaldia. Ondoren, egungo ikasleak eta ikasle ohiak hartu zuten parte, bere emanaldien bidez gure lankide Amalia Postigo gogoratuz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zutenei, arratsalde paregabea gozatzeko abagunea eman zigutelako, eta erakusketa aretoa bete zutenei ere bai, abegi txeratsua egin ziotelako Amaliaren familiari.
Kontzertu berezia izan zen, izan ere, eskolako ikasleen eta Amaliaren ikasle-ohien topagune paregabe bilakatu baitzen. Zinez pozgarria izan zen berriro elkartzea. Eskerrik asko guztioi.
Queremos agradecer a todos los que participaron haciéndonos pasar una velada especial,y a todos los que llenaron la sala de exposiciones dando calor a la familia.
Fue un concierto especial,lleno de encuentros con antiguos alumnos de la escuela y de Amalia; fue muy grato reunirnos de nuevo.Muchísimas gracias a todos.
No hay comentarios:
Publicar un comentario