Arratsalde honetarako ekaitzak eta euri-zaparradak iragarri dituztenez, kontzertua Olaso Jauregiaren barruan egitea erabaki dugu eta bideoan grabatzea. Soinu-teknikariek denbora behar dute ekipoak muntatzeko eta esan digute, euria hasi orduko, ez liguketela agertokira igotzen utziko, segurtasun kontuengatik.
Suposatuko duzuenez, oso atsegabetuta gaude, baina uste dugu erabakirik onena hartu dugula.Laster elkar ikusiko dugulakoan. Sekulako oporrak pasa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario