Atsegin handiz iragartzen dizuegu Itziar Viloriak, Musika Eskolako ikasle-ohi eta lagunak “Oihartzun gorriak” izeneko musika konposizioa estreinatuko duela 2023/24 denboraldian Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Hemendik, zorionak eman nahi dizkiogu eta arrakasta handiak opa bere musika-karreran.
23.-24. Denboraldia: Artea lehen pertsonan
2023/24 denboraldiko aurkezpenaren laburpena:
"Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango du, bereziki, Antonio Lauzurikaren ‘Chillida-Elogios’ lanaren estreinaldiarekin; izan ere, orkestrak eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko enkargatu zion Lauzurikari obra hori. Halaber, Itziar Viloriaren ‘Oihartzun gorriak’ lana eta Saskia Venegasen ‘At the Aegean Shores’ obraren berrikuspena ere estreinatuko dira, Ramon Lazkanoren Mugarri interpretatzeaz gain. Euskal sorkuntzaren atal honetan, eta Abonutik kanpo, nabarmentzekoa da Gabriel Erkorekaren obren grabazioa, orkestrak egingo duena, Juanjo Menak zuzenduta."
No hay comentarios:
Publicar un comentario