Datorren ostegunean, azaroak 19, Santa Zezilia musikariaren zaindariaren eguna ospatzeko asmoz, Musika Eskolako ikasleek musika aterako dute kalera E.H.M.E.k proposaturiko “MUSIKALEAN 2026” jardueran parte hartuz. Aipatu jarduera 17’15etan hasiko da eta, egunaldiak laguntzen badu, kalejira bat egingo dute herritik txistu eta Musika Hizkuntzako irakasle eta ikasleek.
Euria ari badu, ibilbide laburragoa egingo dugu, eta ezinezkoa bada, Jauregian baino ez dugu abestuko, eta horren ondoren, txokolatea hartuko dugu.
Parte hartuko duten ikasleek 17’10etan egon beharko dira Jauregian.4, 5, 6 eta 7 urteko umeak haien gurasoekin etorri beharko dira. Gogoratzen dizuegu denok zapi bat ekarri beharko dugula.
17’15eko eta 18’00eko taldeen klaseak ikasleak kalejiran
parte hartzearekin ordezkatuko dira.
Las alumnas y alumnos que vayan a participar deberán estar en el Palacio a las 17’10h. Los de 4, 5, 6 y 7 años deberán venir acompañados de sus padres.
Las clases de los grupos de 17’15h y 18’00h de ese día serán sustituidas por la participación de los/as alumnos/as en la kalejira.
.jpg)


No hay comentarios:
Publicar un comentario