viernes, 19 de diciembre de 2014

EGUBERRI ON!

Gaur ostirala, abenduak 19,azken klase-eguna.
Urtarrilaren 7an,asteazkenean bueltatuko gara.
Hoy, viernes 19, último día de clase.Volvemos el miércoles 7 de enero



jueves, 18 de diciembre de 2014

KALEJIRA


Saxofoiko ikasleek jai zoriontsuak opa nahi dizkizue euren musikaren bidez: ostiralean, abenduak 19,30etatik aurrera Trapagarango kaleetan ibiliko dira gabon kantak jotzen.


Eguberri on!






Los alumnos de saxofón quieren felicitaros las fiestas con su música: el viernes 19 a partir de las 19´30h. recorrerán las calles de Trapagaran tocando villancicos.

¡Feliz Navidad!




OLENTZERO 2014

Olentzeroren kalejiretan parte hartzea / Participación en las kalejiras del Olentzero

Abenduaren 19an, ostirala eta abenduaren 23an, asteartea:
Txistuko ikasleak, Olentzeroren etorrera dela eta, ohi bezala, San Gabriel eta La Escontrilla eskolek antolaturiko kalejiretan hartuko dute parte.

ZATOZTE LAGUN EGITERA!

El viernes 19 y martes 23 de Diciembre:
Loa alumnos de Txistu, con motivo de la llegada del Olentzero y como ya es tradición, participarán en las kalejiras organizadas por el C.P. San Gabriel y C.P. La Escontrilla.

¡OS INVITAMOS A ACOMPAÑARLOS!






viernes, 12 de diciembre de 2014

GABONETAKO ENTZUNALDIAK/AUDICIONES DE NAVIDAD

Hurrengo ostegunean, abenduak 18, 17´30ean, "La Escontrilla" ikastetxeko balio anitzeko aretoan Gabonetako Entzunaldia egingo da, eskolako ume txikienen (5 eta 6 urtekoak) partaidetzarekin.
 Tresna taldeen entzunaldia egun eta leku berean izango da, 18´30ean.
Denok zaudete gonbidatuta!

El próximo jueves 18 de Diciembre, a las 17´30h. se celebrará en el salón de Usos Múltiples del colegio "La Escontrilla", la Audición de Navidad en la que participarán los niños/as más pequeños de la escuela (de 5 y 6 años).
El mismo día y en elmismo lugar, a las 18´30h. tendrá lugar la audición de conjuntos instrumentales.
¡Estáis todos invitados!


martes, 25 de noviembre de 2014

KONTZERTU DIDAKTIKOA/CONCIERTO DIDACTICO

Ostegunean, azaroak 27, 19´30ean, "GIN-TONIC" musika taldeak "Nola entseatzen duen jazz banda batek" izeneko kontzertu pedagogikoa eskainiko du.
Getxoko Musika Eskolaren baitan sortutako banda horren musikak jazza, rocka eta musika eragin desberdinak biltzen ditu. Taldekideak, Mario Clavell, Rubén Gaubeca, Marcelo Hormaechea eta Gorka Díez ibilbide luzeko musikariak dira eta Euskadiko zenbait musika eskoletako irakasleak dira.
"Euskadiko soinuak" (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatutako ekimenak) babesturiko kontzertu hau erabat doakoa da, eta musika-eskolako ikasle nagusienei eta taldeetan parte hartzen dutenei zuzendurik dago.
Emanaldia Olaso Jauregiko Erakusketa Aretoan egingo da eta guztiok zaudete gonbidatuta.


El jueves 27 de noviembre a las 19´30 h. el grupo musical "GIN-TONIC" ofrecerá un concierto pedagogico titulado "Cómo ensaya una banda de jazz".
La música de esta banda, formada en el seno de la Musika Eskola de getxo se desarrolla entre el jazz, el rock e influencias de diversas músicas. Sus integrantes, Mario Clavell, Rubén Gaubeca, Marcelo Hormaechea y Gorka Díez, son músicos de larga trayectoria y son docentes en diferentes centros de enseñanza musical de Euskadi.
Este concierto, patrocinado por " Euskadiko Soinuak" (programa impulsado por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco) es totalmente gratis y está dirigido especialmente a los alumnos más mayores de la Escuela de Música y a los que participan en agrupaciones.
La actuación se celebrará en la Sala de exposiciones del Palacio Olaso y estáis todos invitados.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

SANTA ZEZILIA/SANTA CECILIA

OSTEGUNAK 20 /  JUEVES 20

17´15  KALEJIRA MUSIKALEAN 2014

19´30  IKASLEEN ENTZUNALDIA/ AUDICION DE ALUMNOS

                     TRAPAGARANGO UDAL  ESKOLA: MUSIKALEAN 2014

Denok zaudete gonbidatuta/Estáis todos invitados.

Gogaratu ostiralean, hilaren 21ean ez dagoela klaserik / Os recordamos que el viernes 21 no hay clase.


miércoles, 12 de noviembre de 2014

MUSIKALEAN 2014

                                               
Datorren ostegunean, azaroak 20, Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Musika-Eskolako ikasleek kalera aterako dute musika E.H.M.E.k proposaturiko "MUSIKALEAN 2014" jardueran parte hartuz.
Ekitaldia 17´15ean hasiko da eta eguraldia lagun, kalejira egingo dute herritik Txistu eta Trikitixa jotzaileek eta Musika-Hizkuntzako iskaleek.

Parte hartuko duten ikasleek 17´10ean egon beharko dira Olaso Jauregian.
Anima zaitezte eurekin etortzera.


El próximo jueves 20 de noviembre, con motivo de la celebración de Santa Cecilia, patrona de los músicos, los/as alumnos/as de la escuela de música llevarán la música a la calle participando en la actividad "MUSIKALEAN 2014", propuesta por la E.H.M.E. Dicha actividad comenzará a las 17´15 y consisitirá,si el tiempo lo permite, en un pasacalles por el municipio, donde participarán Txistus, Trikitixas y alumnos de lenguaje musical.
Los alumno/as que vayan a participar deberán estar en el palacio a las 17´10. Os animamos a acompañarles.

Egingo dugun ibilbidea hauxe da /El recorrido que haremos será el siguiente: 


PIXKA BAT GEHIAGO ENTSEA DEZAZUEN....
PARA QUE ENSAYEIS UN  POCO   MAS ....





Ondoren, 19´30ean, Musika-Eskolako entzunaretoan, Santa Zeziliako ohiko entzunaldia izango da eta diplomak banatuko zaizkie 2.maila amaitu duten ikasleei. Etorriko zaretelakoan.

Posteriormente, a las 19´30h. se celebrará en el Auditorio de la Escuela de Música la tradicional audición de Santa Cecilia, donde se hará entrega de los diplomas a los/as alumnos/as que han finalizado el Nivel 2. 
Esperamos vuestra asistencia.





martes, 11 de noviembre de 2014

XX. TXISTU KONTZERTUA

Urriaren 25ean txistu-ikasleek, urtero bezala, Durangoko XX. Txistu Alardera joan ziren Cati Meléndez  irakasleak lagunduta.
Eskerrik asko Ane, Irantzu eta Eder, hauetan urte guztietan parte hartu duzuelako.

EL 25 de  Octubre los alumnos de txistu acudieron como cada año al XX Alarde de Txistus de Durango .
Les acompañó la profesora Cati Meléndez .
Gracias Ane, Irantzu y Eder  por vuestra participación todos estos años.



viernes, 10 de octubre de 2014

IPUIN-KONTAKETA / CUENTACUENTOS


IPUIN-KONTAKETA MUSIKALA -
AMILAMI
Juan Kruz Igerabideren Amilamiren
eleberrian oinarrituta eta tradiziozko
kontakizunetatik abiatuta, Bilboko
Pantzart kompainiak ipuin-kontaketa
honetan, laminen istorioak kontatzen
ditu gertaera fantastikoak egungo
gizartean kokatuz.
Ongiaren eta gaizkiaren arteko
borroka dago istorioaren muinean eta
laminen istorioez gain, kontaketaren
baitan sehaska-kantak, aho-korapiloak
eta instrumento ezberdinekin
egindako musikak txertatzen dira.

Lekua: Olaso Jauregian.Urriaren 10. 17:30

CUENTACUENTOS
MUSICAL- AMILAMI
Basado en la novela Amilami de Juan
Kruz Igerabide y a partir de la tradición
oral, en este cuentacuentos producido
por la compañía Pantzart de Bilbao, se
narran historias de lamias en las que los
eventos fantásticos se sitúan en nuestra
época.
En el meollo de la historia se produce
una tremenda batalla entre el bien y el
mal en la que las niñas y niños podrán
participar mediante juegos.
A lo largo de la narración se intercalan
nanas, trabalenguas y melodías
expresamente creadas para la
ocasión e interpretadas con distintos
instrumentos.

Lugar: Palacio Olaso.10 de octubre. 17:30

viernes, 3 de octubre de 2014

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEENTZAT/PARA ALUMN@S DE LA ESCUELA DE MUSICA

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 2014-2015KO ABONO-DENBORALDIA

8 KONTZERTU EUSKALDUNA JAUREGIAN = 40 €

INTERESATZEN BAZAIZU ZURE IRAKASLEARI ESAN URRIAREN 9A BAINO LEHEN


TEMPORADA DE ABONO DE LA ORQUESTA SINFONICA DE BILBAO 2014-2015

8 CONCIERTOS EN EL PALACIO EUSKALDUNA= 40 €

SI TE INTERESA DISELO A TU PROFESOR/A ANTES DEL 9 DE OCTUBRE

lunes, 29 de septiembre de 2014

CURSO 2014/2015 IKASTURTEA


Ongi etorria eman nahi diegu Eskolara datozen ikasle guztiei, eta gurekin ikasturte askotan gozatzea eta ikastea espero dugu.
Damos la bienvenida a todos los alumnos que se incorporan a la Escuela, esperamos que disfruten y aprendan con nosotros muchos cursos.

2014-2015 ikasturte honetan, udalaren erabakiz, atezainek ez dituzte 1 mailako ikasleak (4,5 eta 6 urte) euren geletara eramango.Egokitzat jotzen baduzue, geletaraino eraman ditzakezue eta haien bila joan zaitezkete.
Este curso 2014-2015. por decisión municipal, los alumnos de nivel 1 
(4, 5 y 6 años), no serán acompañados hasta sus clases por los conserjes.Si lo consideráis oportuno podréis acompañarles e irles a buscar hasta el aula.

viernes, 22 de agosto de 2014

SAN RAMON NONATO, MIERCOLES 27, AGOSTO: "DIA DEL PREGON"/SANRAMONAK,ABUZTUAREN 27, ASTEAZKENA: "PREGOIAREN EGUNA"

SANRAMONAK,ABUZTUAREN 27, ASTEAZKENA: "PREGOIAREN EGUNA"

19´00:   PREGOIA ETA TXUPINAZOA udaletxean, aurten 25 urte bete dituzten hiru erakunderen eskutik: Trapagako Abesbatza, Udal Musika Eskola, Udal Euskaltegia.Aurtengo txupineroak 2013ko kuadrillen ligako irabazleak izango dira: "Lonja el Botas".

SAN RAMON NONATO, MIERCOLES 27, AGOSTO: "DIA DEL PREGON"

19´00:   PREGON Y TXUPINAZO en el Ayuntamiento a cargo de Trapagako Abesbatza, Escuela Municipal de Música, Euskaltegi Municipal.Con motivo del 25 Aniversario de los tres estamentos.Como txupineros tendremos a los ganadores de la liga de Cuadrillas del año 2013 la cuadrilla "Lonja el Botas"

Ahí estaremos, ¡os esperamos! Anima zaitezte!!




                   





MATRIKULATZEKO EPE BERRIA/NUEVO PLAZO DE MATRICULACIÓN


MATRIKULATZEKO EPE BERRIA: 
irailaren 1etik 5era, 12’00etatik 14’00etara, Olaso Jauregian

NUEVO PLAZO DE MATRICULACIÓN: 
Del 1 al 5 de septiembre, de 12’00h a 14’00h en el Palacio Olaso”

domingo, 29 de junio de 2014

OHARRAK /AVISOS


2014/2015 ikasturtearen aurkezpena eta ordutegi banaketa irailaren 11 eta 12an.
 Klaseak irailaren 15ean, astelehenean, hasiko dira.

Presentación del curso 2014/2015 los días 11 y 12 de Septiembre con entrega de horarios. 
Comienzo de clases el lunes 15 de Septiembre.

viernes, 20 de junio de 2014

ARGAZKIAK / FOTOS

Oskorriren kontzertuaren argazki gehiago bidali dizkigute. Honakoak Oieren gurasoek bidalikoak dira. Eskerrik asko partekatzeagatik.


        

ARGAZKIAK/FOTOS                                                  

Nos mandan más fotos del concierto de Oskorri; éstas no las envían los padres de Oier. Muchas gracias por compartir.

lunes, 16 de junio de 2014

TXOSTEN-BANAKETA / ENTREGA DE INFORMES:


TXOSTEN-BANAKETA:

Ostiralean, ekainak 20, irakasleek txosten pedagogikoak banatuko dituzte, honako ordutegietan:

  12´00etan,  14´00etan eta 16´30etik 18´00etara. Irakasle bakoitza bere gelan egongo da.

ENTREGA DE INFORMES:

El viernes 20 de Junio  los profesores entregaran los informes pedagógicos en horario 

de 12´00 a 14´00 y de 16´30 a 18´00.Cada profesor estará en su aula.


miércoles, 11 de junio de 2014

ENTZUNALDIAK / AUDICIONES:

EKAINAREN 16A: GITARRA (18'00)
EKAINAREN 17A: 1.MAILA ETA TALDE INSTRUMENTALAK (18'30) Balio Anitzeko Aretoan "La Escontrilla"
EKAINAREN 18A: SAXOFOI, TXISTU, ESKUSOINU, TRIKITIXA (18'00)
EKAINAREN 19A: PIANO (19'00 ETA 20'00)
EKAINAREN 20A: BIOLONTXELO ETA BIBOLINA (18'00)

16 DE JUNIO: GUITARRA (18'00)
17 DE JUNIO: NIVEL 1 Y CONJUNTOS INSTRUMENTALES (18'30) S.U.M. "La Escontrilla"
18 DE JUNIO: SAXOFÓN, TXISTU, ACORDEÓN, TRIKITIXA (18'00)
19 DE JUNIO: PIANO (19'00 y 20'00)
20 DE JUNIO: VIOLONCHELO Y VIOLÍN (18'00)

                                    TOKIA/LUGAR :  AUDITORIO

martes, 10 de junio de 2014

ENTZUNALDIAK/AUDICIONES

2014ko Ekaineko Entzunaldiak

Audiciones de Junio 2014
Martes 17, Asteartea:  18´30

1. Maila, Tresna-eta Ahots- Taldeak.
Balio Anitzeko Aretoan ("La Escontrilla")

Nivel 1, Conjuntos Instrumentales y Vocales.
En la Sala de Usos Múltiples (SUM "La Escontrilla")




jueves, 5 de junio de 2014

LA ESCUELA DE MUSICA DE TRAPAGARAN CON OSKORRI: ¡LLENAMOS EL POLIDEPORTIVO!

   

Se cumplieron los mejores deseos e ilusiones que habíamos puesto en  el concierto del viernes. Todo salió bien después de tanto trabajo: ensayos, organización, colaboraciones, público....
Ahora sólo queda dar las gracias a todos por hacer que esto fuera posible:los alumnos que se han esforzado en preparar las canciones para tocar y cantar, los coros del municipio que han participado, madres que se ofrecieron para ayudar en la organización.Al grupo OSKORRI que dieron todas las facilidades posibles para que todo fuera bien y que nos demostraron en el concierto los grandes músicos que son.Y sobre todo al público que vino a llenar el polideportivo: muchos eran padres, abuelos, amigos de los alumnos que tocaban pero también había antiguos alumnos y gente que simplemente querían apoyar a la escuela de música y pasar un buen rato en compañía de un grupo histórico como OSKORRI.
GRACIAS A TODOS POR VUESTRA ASISTENCIA.
Dejo un enlace a algunas fotos que hemos hecho: FOTOS
Sé que nos van a traer más así que iremos colgando según nos vayan trayendo.
En la página de facebook de la escuela he compartido algún video que han subido del concierto, podéis verlo si visitáis la página: Trapagarango Udal Musika Eskola 


TRAPAGARANGO MUSIKA ESKOLA OSKORRIREKIN: KIROLDEGIA LEPORAINO!

     
Ostiraleko kontzerturako geneuzkan asmorik eta ilusiorik handienak bete ziren. Dena atera zen ondo, makina bat lan egin eta gero: entseguak, antolaketa, lankidetzak, publikoa…
Orain, guztioi eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, hau guztia egia bihurtzea lortu duzuelako: ikasleei, abestiak prestatu dituztelako jo eta abesteko; parte hartu duten herriko abesbatzei, antolaketan laguntzeko prest agertu ziren amei; OSKORRI taldeari, erraztasun guztiak eman zizkigutelako  dena ondo atera zedin eta kontzertuan erakutsi zigutelako zein musikari handiak diren; eta batez ere, kiroldegia betetzera etorri zen publikoari. Jotzen ari ziren ikasleen gurasoak, aitite-amamak eta lagunak ziren etorritako asko, baina ikasle ohiak ere bazeuden eta Musika Eskolari  babesa emateaz batera OSKORRI talde historikoarekin ondo pasatzera etorri zen jendea.  
                              ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETORTZEAGATIK.
Esteka bat uzten dut egin ditugun argazkiak ikusteko: ARGAZKIAK
 Badakit argazki gehiago ekarriko dizkigutela, hortaz, heltzen zaizkigun heinean joango gara esekitzen. Eskolaren  facebookean kontzertuko bideoren bat  partekatu dut. Orri hau bisitatuz gero ikus dezakezue: Trapagarango Udal Musika Eskola


lunes, 26 de mayo de 2014

ENTSEGU OROKORRA / ENSAYO GENERAL

Entsegu orokorra, hilaren 30a ostirala baino lehen .... eskerrik asko ikasle, irakasle eta laguntzaile guztioi!


Ensayo general antes del viernes 30..... ¡gracias a alumnos,profesores y colaboradores!







 Ea musikaz betetzen dugun kiroldegia!  Gonbidapena luzatu Oskorrirekin abestuz ondo pasa nahi duten guzti guztiei!  Gogoratu: ostiralean, maiatzaren 30ean,  20'30ean Udal Kiroldegian. 

¡A llenar el polideportivo de música!  ¡Invitad a todos los que quieran pasar un buen rato cantando con Oskorri ! Recordad: el viernes 30 de Mayo a las 20'30 en el Polideportivo  Municipal.

miércoles, 21 de mayo de 2014

KONTZERTUA "OSKORRI PUB IBILTARIA"


Ostiralean, maiatzak 30, Oskorri taldearen emanaldia izango da Trapagarango kiroldegian  20’30ean. Ikasle guztiek parte hartzea espero dugu, dela agertokian jotzen, dela euren guraso, lagun eta herriko koruekin abesten. Tresnen bat joko duten ikasleak agertokian jarriko dira eta abestuko dutenek, horretarako jarritako aulkietan.
            Garrantsitzua da denok parte hartzea topaldi hauek ahaztezinak izateko eta denok gozatzeko MUSIKA EGINEZ. Ospakizunari kolore gehiago emateko, denok batera jotzera eta abestera aterako garen kamiseta oparituko dizuegu.

El viernes 30 de Mayo, el grupo Oskorri actuará en el Polideportivo de Trapagaran a las 20’30h. Esperamos la participación de todos los alumnos, bien tocando en el escenario o cantando junto con padres, amigos y coros del municipio. Los alumnos que participen tocando un instrumento, lo harán desde el escenario; los que canten, sentados en las sillas colocadas para ello.

            Es importante que participemos todos para hacer de estos encuentros unos momentos inolvidables y que todos disfrutemos HACIENDO MÚSICA. Para dar más colorido a la celebración, os regalamos la camiseta con la que saldremos a tocar y cantar todos juntos.
             

   “MUSIKA EZINBESTEKO TRESNA DA PERTSONAK BAT EGITEKO”
  “LA MÚSICA ES UN INSTRUMENTO IRREMPLAZABLE PARA UNIR A LAS      PERSONAS” (José Antonio Abreu)

lunes, 19 de mayo de 2014

ATE IREKIEN JARDUNALDIAK /JORNADAS DE PUERTAS ABIERTAS

Gure Musika-Eskola ezagutu nahi baduzue, maiatzaren 23 eta 27rako antolatu ditugun Ate Irekien Jardunaldietara etor zaitezkete.
          Sartzeko bi txanda egongo dira bi egunetan: 17'15ean eta  18'00etan.            Bisitaldian eskola ikusi ahal izango duzue, nola lan egiten dugun  eta              ikasturtean zehar zer-nolako jarduerak burutzen ditugun. 
Gogoratu ikasle berrientzako matrikulazioa maiatzaren 26tik ekainaren 6ra izango dela,  12'30etik  14'00etara.
       Si queréis conocer nuestra Escuela de Música, podéis  venir los días 
    23 y 27 de Mayo a las Jornadas de Puertas Abiertas que hemos organizado.
Los pases van a ser a las 17'15h. y a las 18'00h. los dos días y en la visita podréis ver la escuela y os explicaremos cómo trabajamos y las actividades que hacemos durante el curso.

Os recordamos también que la matriculación para nuevos alumnos será del 26 de mayo al 6 de Junio en horario de 12'30h.a 14'00h.




            

OSKORRIREN KONTZERTURAKO LAGUNTZA/COLABORACIÓN CONCIERTO OSKORRI

OSKORRIren kontzerturako laguntza behar dugu.

2014ko MAIATZAREN 30ean, TRAPAGARANGO KIROLDEGIAN

           GURASOEN LAGUNTZA BEHAR DUGU ORDENA ZAINTZEKO
           SARRERAN ETA KONTZERTUA EGITEN DEN BITARTEAN.

PREST BAZAUDE, ESAIEZU IRAKASLEEI !!!
Necesitamos colaboración para el Concierto de  OSKORRI.
            30 de MAYO 2014, POLIDEPORTIVO TRAPAGARAN
          NECESITAMOS LA COLABORACIÓN DE AITAS Y AMAS PARA
          CONTROLAR EL ORDEN A LA ENTRADA Y DURANTE EL CONCIERTO

SI ESTÁS DISPUEST@ ¡¡¡ DÍSELO A LAS PROFESORAS!!!

miércoles, 14 de mayo de 2014

PIANOAZ BLAI 2014

Heldu den larunbatean, maiatzak 17, "Pianoaz Blai" Bizkaiko Piano-jotzaile Gazteen III. Topagunea izango da Bilboko Kontserbatorioan, non gure eskolako bi pianojolek parte hartuko duten, lau eskuko modalitatean.   
Andrea Paderne eta Marina Urrutia dira. Oso ondo jotzea opa diegu eta esperientziaz gozatzea, horixe da-eta ardura duena. Zorte on! 
Este sábado 17 de mayo tendrá lugar en el Conservatorio de Bilbao el III. Encuentro de Jóvenes Pianistas de Bizkaia "Pianoaz Blai" en el que van a participar dos pianistas de la Escuela en la modalidad de piano a cuatro manos. 
Son Andrea Paderne y Marina Urrutia ; les deseamos que toquen muy bien  y que disfruten de la experiencia que es lo importante.¡Mucha Suerte!

martes, 13 de mayo de 2014

HERRI MUSIKAKO ASTEBURUA/FIN DE SEMANA DE MUSICA POPOULAR

Eskerrik asko asteburuko ekitaldietara etorri zareten guztioi.
 Juan Mari Beltranek ostiralean  Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizarekin batera eman zuen kontzertua didaktikoa, interesgarria eta jostagarria izan zen; guztion gustukoa izateaz gain,  txikienen jakin-mina piztu zuen ekarri zuten musika-tresna piloa  ikusita.
          
       Gracias a todos los que habéis venido a los actos del fin de semana.

El concierto del viernes de Juan Mari Beltrán con Ander Barrenetxea y Andoitz Antzizar fue didáctico, interesante y divertido; gustó a todos y despertó la curiosidad de los peques ante los numerosos instrumentos que trajeron.
 





 Ondoren herrian barrena ibili ginen txistu eta trikitrixako ikasleekin eta Danetarako Danok dantzan taldearekin dantzatzen amaitu genuen. Eskerrik asko haiei, eman ziguten laguntzagatik eta dantza-erakustaldiagatik.

   Después recorrimos el pueblo con los alumnos de txistu y trikitixa y acabamos bailando con el grupo de danzas Danetarako. Muchas gracias por su colaboración y demostración de bailes.












Igandean txistu eta tronpetek esnatu gintuzten, udaberri zoriontsua eta MUSIKA ESKOLAREN 25. URTEURREN ZORIONTSUA opatzeko guztioi. 
 El domingo nos despertaron los sonidos de los Txistus y las Trompetas para desear a todos feliz primavera y FELIZ 25 ANIVERSARIO DE LA ESCUELA DE MÚSICA.