lunes, 25 de enero de 2016

IV. INAUTERIETAKO DANBORRADA


Beste urte batez, eta dagoeneko lau dira, otsailaren 5ean, ostirala, Musika Eskolako ikasle eta irakasleak herriko kaleetan zehar desfilatuko dugu danborrak joaz, Inauteriak ospatzeko.  
Ikasleak 17’00etatik aurrera etorri  beharko dira eskolara danborrak soinean jartzeko, 17:30etan hasiko baikara.
Ibilbidea aurreko urteetakoa bezalakoa izango da, baina eguraldiaren araberakoa, hau da,  laburragoa izango  da  eguraldi txarra egiten baldin badu eta euri zaparrada handiak izanez gero, ez gara Olaso Jauregitik aterako.

Gurasoak behar ditugu ordenari eusteko, danborrak jartzeko, eta abar. Prest bazaudete, esaiozue edozein irakasleri, zuen izenak har ditzan.  

Har ezazue parte eta gozatu gurekin!

Iaz bezala makilak egiteko bideoa honakoa da:




No hay comentarios:

Publicar un comentario