miércoles, 12 de febrero de 2020

INAUTERIETAKO DANBORRADA 2020

2020ko inauteriak ospatzeko asmoz, datorren ostiralean, otsailak 21, 17:30ean,Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak gure Danborrada jotzera aterako gara Trapagarango kaleetatik, eskolatik irtenda.Beti bezala ,gure txistularien eta musikari gonbidatuen musikak lagunduko gaitu (Bilbao Musikako txistulari taldea eta Portu Brass metalezko boskotea).

Jauregitik irtetzean, kalejira hasi baino lehenxeago eta Ludwing van Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen ari garela aprobetxatuz, "Gasteizko Bataila"-ren edo "Wellingtonen garaipena"-ren lehenengo bi zenbakiak joko ditugu, independentziako gerran girotutako obra hori aipatu konpositorearena baita.

Desfilatuko duten ikasleak 17´00etan etorriko dira jauregia danborrak jarri diezaizkieten.

Parte hartzera eta gurekin ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.
Denok  joango gara mozorrotuta!

        

No hay comentarios:

Publicar un comentario