miércoles, 8 de abril de 2020

Ikasle eta familia maiteok:

la lau aste igaro dira geletatik atera eta gure etxeetan geratu behar izan ginenetik,
guztiontzako berria eta imajinaezina zen egoera berri bat bizitzeko. 
Lehen unetik bertatik, eskolako irakasleok klaseak ematen jarraitzeko modua
bilatzeari ekin genion eta eskerrak eman nahi dizkiogu ikasleei zein familiei
eduki dugun harrera onagatik eta helarazi dizkiguzuen babes eta aitormen
adierazpenengatik. 
Klasea emateko modu berri hau erronka bat da, bai zuen seme-alabentzat
−kontzentratzeko ahalegin handiak egin behar baitituzte egoera zailetan− eta
bai guretzat ere. 
Zuetako baten batek gure laguntza behar badu edo gurekin harremanetan
jarri nahi bada, zuen esatera gaude Eskolako helbide elektroniko hauetan: 

Denok ondo egotea eta egun hauek ahalik eta ondoen igarotzea opa dizuegu.
Aste Santuko opor arraro hauen ostean berrekingo diegu klaseei, ziur baigaude
denoi laguntzen digula musika ez gelditzeak.  
Agur bero bat. 
#DENA ATERAKO DA ONDO #ETXEAN GERATUKO GARA 
#GUZTION ARTEAN LORTUKO DOGU!!




Badakigu jakin ikasle asko kontzertuak ematen ari zaretela zuen balkoietatik
eta baita etxe barruan ere.
Etxean ikasten ari zareteneko argazkiak edo bideoak bidaltzera animatzen
zaituztegu, irudietan ostadarra  eta DENA ATERAKO DA ONDO testua jarrita,
bideo bat muntatze aldera, denok motibatu gaitzan musika jotzen jarraitzeko. 
Hona bidal ditzakezue:  trapagaranmusika@gmail.com

Anima zaitez eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario