viernes, 11 de noviembre de 2022

MUSIKALEAN 2022

  Datorren astehelenean, azaroak 21, Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Musika-Eskolako ikasleek kalera aterako dute musika E.H.M.E.k proposaturiko "MUSIKALEAN 2022" jardueran parte hartuz.

Ekitaldia 17´15ean hasiko da eta eguraldia lagun, kalejira egingo dute herritik Txistu eta Trikitixa jotzaileek eta Musika-Hizkuntzako iskaleek.

Parte hartuko duten ikasleek 17´10ean egon beharko dira Olaso Jauregian.
Anima zaitezte eurekin etortzera.

PIXKA BAT GEHIAGO ENTSEA DEZAZUEN....


Ondoren, 19´30ean, Musika-Eskolako entzunaretoan, Santa Zeziliako ohiko entzunaldia izango da eta diplomak banatuko zaizkie 2.maila amaitu duten ikasleei. Etorriko zaretelakoan.







No hay comentarios:

Publicar un comentario