viernes, 12 de mayo de 2023

MATRIKULA 2023/2024 IKASTURTEA

 

Trapagarango Musika Eskolak datorren maiatzaren 22an irekiko du 2023-2024 matrikulazio epea ikasle berrientzat


Izapidea online bakarrik egin ahal izango da Udalaren edo Musika Eskolaren webgunearen bidez

Trapagarango Musika Eskolak online matrikulatzeko epea ireki du 2023-2024 ikasturterako. Aurten, matrikulatzeko epea maiatzaren 22an hasiko da eta ekainaren 2ra arte luzatuko da. Interesa dutenek Internet bidez eman dezakete izena, Udalaren web orrian, www.trapagaran.net helbidean edo Musika Eskolaren webgunean www.trapagaranmusika.blogspot.com .

Eskola Funicular kalean kokatuta dago, Olaso Jauregian, eta helburua edozein adinetako zaleei zuzendutako musika-prestakuntza eskaintzea da, bai 4 urtetik gorakoei, bai helduei. Gainera, eskolak lagundu eta orientatuko ditu bokazio eta gaitasun berezia erakusten duten eta ikasketa profesionaletarako prestatzeko interesa duten pertsonei.

2023-2024 ikasturtean, trapagarandarrek eta interesa dutenek flauta, saxofoia, biolina, biolontxeloa, gitarra, akordeoia, pianoa, txistua eta trikitixa bezalako instrumentuak jotzen ikasi ahal izango dute.

Informazio gehiagorako 94 492 29 13 telefonora edo musikaeskola.trapagaran@bizkaia.org helbide elektronikora jo daiteke edo Olaso Jauregian 11:30etik 14:30era.




No hay comentarios:

Publicar un comentario