sábado, 3 de febrero de 2024

INAUTERIETAKO DANBORRADA 2024- 10 URTE BETE DITUGU!

 Inauteriak datoz eta Musika Eskola Inauterietako Danborrada prestatzen ari da.

Aurten hamargarren urtea izango da Musika Eskolak hasierako danbatekoa ematen diona Trapagarango Inauteriei kalejira eginez Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gonbidaturiko txistulari eta zenbait musikarirekin (Bilbao Musikako txistulari taldea eta  Portu Brass metal boskotea). 

 

2013ko otsailean hasi ginen irteten, eta 2021 urtean baino ez genion uko egin  danborrada antolatzeari, COVIDaren beldur. Gainerako urteetan antolatu ohi dugu eta eutsi egin diogu nahiz eta, batzuetan, eguraldiak lagundu ez; hala ere 2018 urtean baino ez dugu azken unean bertan behera utzi eguraldi txarra zegoelako.  

 

Beraz, 2024 urte hau gure danborradaren 10. urteurrena izango da eta ahalik eta jenderik gehienak parte har dezala nahi dugu, kolorez eta musikaz betetzeko herriko kaleak. Denok zaudete gonbidatuta!






 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario