lunes, 26 de junio de 2023

22/23 IKASTURTEAREN AMAIERA-IKASTURTE BERRIA 23/24

 

Oso pozik amaitu dugu  2022/2023 ikasturtea: sekulako gozamena eman zigun ekainaren 21eko Ikasturte amaierako kontzertuak eta zorion mezu asko jaso ditugu.

Jakin dakigu jarraitu behar dugun bidea horixe dela: musika egitea denok batera, nagusiak eta txikiak parte hartuz, elkar zainduz eta elkarri ikasiz, ikasturte osoan zehar egin dugun lana islatzen duten une horietaz gozatuz.  

 Gustatuko zitzaigun kontzertua  Kultur ekitaldiak egiteko lokal egoki batean eskaintzea, lokal eroso batean, alegia, bai publikoarentzat eta bai ikasleentzat, agertokiarekin eta edukiera nahikoarekin, etortzeko gogoarekin geratu direla jakin dakigun pertsona guztiak etorri ahal izateko moduko aretoan. Trapagarango Musika Eskolak desio hau lehenbailehen  egia bihurtzea nahi du. Hurrengo egunetan argitaratuko ditugu kontzertuko bideoak eta gure Instagram kanala bisitatzera animatzen zaituztegu, zatikiak eta albisteak argitaratzen baititugu.

Besterik gabe, atseden ona opa dizuegu, merezi duzuelako bai ikasleok eta bai zuek eskolara ekartzeko  ardura dutenek (aitek, amek, aititek, amamek…). Eskerrik asko guztioi!  

 

Dagoeneko 2023/2024 ikasturte berria prestatzen ari gara: klaseak irailaren 11n, astelehenean, hasiko dira.

Ondo pasa oporrak. Zain izango gaituzue irailean!



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario