viernes, 16 de junio de 2023

IKASTURTE AMAIERAKO ENTZUNALDIA

Ekainaren 21ean, 18:30ean, Ugarteko frontoian egingo dugu Musika eskolako ikasturte amaierako entzunaldia.  

Musikaren Europako Eguna ekainaren 21ean ospatzen dela aprobetxatuko dugu denok elkartzeko eta hobekien egiten dakiguna egiteko: MUSIKA EGINEZ GOZATU.

Ikasle guztiak lekua eduki lezaketen kontzertu bat egin nahi izan dugu: Musika Hizkuntzakoek, korukoek, eta eskolako tresna guztietakoek.

Abesteko, jotzeko eta dantzatzeko kontzertu bat da izango da, eta entzutekoa ere bai.

Ilusio handia jarri dugu eta oso ondo pasatu dugu obra desberdinak prestatzen.

Kontzertu honekin  itxiko dugu 2022/2023 ikasturtea. 

Ondo pasa oporrak!








No hay comentarios:

Publicar un comentario