viernes, 15 de marzo de 2024

IKASLE OHIEN KONTZERTUA

 Trapagarango Musika Eskolak, datorren asteartean, martxoak 19, ikasle ohien kontzertua eskainiko du Olaso Jauregiko erakusketa aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Gure Eskola utzi eta hainbat kontserbatoriotan ikasketa profesionalak egitera joan ziren 10 ikasle ohik joko dute.  Gaur egun musika-ikasketen etapa desberdinetan daude: batzuk maila profesionaleko ikasketetan hasi berriak dira, beste batzuk amaitzer daude eta gainerakoak, goi maila amaitu dute.

Erabat harro gaude haietaz; jakin badakigu lanbide honetara dedikatzea sakrifizio handia dela eta zorterik onena opa nahi diegu bere bizitza profesionala musikari dedikatuko dietenei, eta ez dietenei, musikak beti lagun  diezaietela.

Trapagarango Musika Eskola beti izango dute prest ahal duen guztian laguntzeko. Kontzertu honekin nahi dugu eurek egunean-egunean egiten dutena erakus diezaguten, haien lana aintzatetsi eta gure gaur egungo ikasleei erakutsi zer lortu ahal den saiatuz eta ekinez.


Denok zaudete gonbidatuta kontzertura. Zain gaituzue.









No hay comentarios:

Publicar un comentario